Solasaldia
‘Demokrazia. Erabakia. Subiranotasuna’
2025/02/10
Itsas Gudari Eguna dela eta, solasaldia antolatu dugu Bermeon: ’Demokrazia. Erabakia. Subiranotasuna’. Euskal Herriaren estatus politiko berriaren eta berme guztiekin erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio sozialari buruzko topaketa.
Estatutu berriaren proposamena, Europar Batasunean argitasun esparru baten beharra, negoziazio politikoa, eta ‘Gure Esku’-ren lana izango dira jorratuko diren gaietako batzuk.
Topaketa Matxitxakoko batailaren 88. urteurrenean itsasgudariei urtero egiten zaien omenaldiaren ondoren egingo da.
Hizkuntza-eskubideak
VI Eskola Soberanista
Alkartasuna Fundazioak, Iban Asenjo, Aitziber Salazar eta Edriga Aranbururekin, Forum Soberanistak, Ciemenek eta Coppieters Foundationek abenduaren 6tik 8ra Gironan antolatutako Europako Hizkuntza Eskubideei buruzko VI Eskola Soberanistan parte hartu du.
Herrialde Katalanetako, Euskal Herriko, Galiziako, Andaluziako eta Kanarietako erakunde soberanista aurrerakoietako ehun ordezkari baino gehiago bildu ditu topaketak, hizkuntza aniztasunari eta hizkuntza gutxituen babesari buruzko hainbat saiotan.
Alkartasuna Sariak
Baiona.2024/10/26. Sari banaketa ekitaldiaren bideoak (erreportajea EiTBn -Iparraldearen Orena-):
Alkartasuna Sariak
Baleak Elkartea, Philippe Aramendi, Jokin Etxebarria eta Irungo Harrera Sarea, Alkartasuna Fundazioaren saridunak
Euskal kultura eta euskara sustatzeagatik, normalizazio politikoari eta gizarte-kohesioari egindako ekarpenengatik eta migratzaileekin egindako lan humanitarioagatik Nestor Basterretxearen “Zazpiak bat” domina jasoko dute urriaren 26an, Baionan.
Alkartasuna Fundazioak 2024ko Alkartasuna sariekin omenduko ditu Baleak Elkartea eta Philippe Aramendi abertzale historikoa, euskal kultura bultzatzeko egindako lanagatik. Jokin Etxebarria Harrera elkarteko koordinatzailea, Euskal Herriaren garapen eta kohesioari egindako ekarpenengatik, eta Irungo Harrera Sarea, migratzaileekin egindako lan humanitarioagatik.
Sariak Urriaren 26an banatuko dira, Baionako Le Bayonne hotelean, goizeko 11:00tan hasiko den ekitaldian.
Subiranotasuna eta Nazioaniztasuna
Forum Soberanistaren topaketa, mugimendu subiranisten erronkei eta eskuin muturraren aurrerapenari buruz
Bartzelona. 2024/09/10
Alkartasuna Fundazioaren ordezkaritza bat, Lorena Lopez de Lacalle presidentea buru duela, Bartzelonan da Euskal Herriko, Paisos Catalans, Galiza, Andaluzia eta Kanarietako ezkerreko subiranismoen hausnarketa estrategikorako gunea den Forum Subiranistan parte hartzen.
Aldatu Gidoia euskararen alde!
Euskara, kultura, ikus-entzunezko ekoizpen, sindikalismo eta hezkuntza munduko hainbat kolektibok bat egin dugu ‘Aldatu gidoia euskararen alde’ kanpainarekin
Guk euskaradun gizartea behar dugu euskaldun bezala existitzen jarraitzeko!
Maiatzaren 18an, Gasteizen, hogeita hamar gizarte-eragilek baino gehiagok Eusko Jaurlaritzari eskatu diogu kultura eta euskarazko sortzaileak EiTBrentzat lehentasunezkoak izatea.
Think tank
Alkartasuna Fundazioak Coppieters Foundation -Ideas for Europe- erakundearen Batzar Nagusian parte hartu du
2024/03/07. Brusela
Europako fundazio politiko eta kulturalak bildu gara Europa bidezkoagoa, eta solidarioagoa sortzen lagunduko duten herrien eskubide kolektiboei buruzko proposamenak eta proiektuak partekatzeko.
Autodeterminazioari, gutxiengoen eskubideei, hizkuntza eskubideei eta justizia sozialari buruzko urteko lan-planaren onarpena izan da batzarraren ardatza. Gainera, European Free Alliancek (EFA) martxoaren 8an Europan feminismoa bultzatzeko antolatutako eztabaida publikoan parte hartu dugu.
Subiranismo
Forum Subiranistaren osoko bilkura
2024/03/02
Ezkerreko subiranotasunaren elkarte eta fundazio politiko, kultural eta sindikaletako ordezkariek, martxoaren 2an, larunbata, egindako topaketa birtual batean, 2024an Estatuko herrien hizkuntza-eskubideen aldeko proiektu bateratuen garapena aztertu genuen.
Urtean zehar Estatuaren errealitate plurinazionalaren kudeaketa demokratikoa, antifaxismoa eta kulturaren eta hizkuntzen eginkizun kohesionatzailea azpimarratuko dira.
Itsas Gudari Eguna
‘Herrigintzatik naziogintzara’
Martxoaren 3an, igandea, Alkartasunak eta Eusko Alkartasunak Itsas Gudari Eguna ospatu dugu Bermeon, Matxitxakoko batailaren 87. urteurrena dela eta.
11:00etan lore eskaintza eta ikurrinaren igoera egin ziren Nestor Basterretxearen ‘Matxitxakoko Guda’ eskulturaren inguruan.
12:15ean, Bermeoko Kafe Antzokian, Bizkaiko EAko koordinatzaile Rakel Goñik parte hartu zuen.
‘Herrigintzatik naziogintzara’ mahaingurua.
Antifaxismoa, burujabetza, eskubideak eta askatasunak, kultura, garapen iraunkorra, Urdaibai: Nadia Nemeh (Bermeoko alkatea), Idurre Bideguren (Bermeoko alkate ohia eta senataria) eta Naiara Fernández Madariaga (Bermeoko zinegotzi ohia eta Eusko Legebiltzarrerako EH Bilduren Bizkaiko hautagaia). Moderatzailea: Meritxell Elgezabal / Bizkaiko Batzar Nagusietako Batzarkide ohia.
Bideoak
Prestakuntza
Neuropolitika
Zer da garrantzitsuena politikan? Hauteskunde-kanpainak hautestontzietan irabazten dira? Joera kognitiboak, aurreiritzi soziokulturalak eta desinformazioa. Emozioen kudeaketa komunikazio politikoan.
Giza eskubideak
Alkartasuna Fundazioa ‘El Caso Freytter’ dokumentalaren aurkezpenean izan da
‘Jorge Adolfo Freytter Romero Elkarteak’ nazioarteko jaialdietara eramango du paramilitarrek bahitu, torturatu eta hil zuten Kolonbiako abokatu eta unibertsitateko irakaslearen filma
Bilbo. 2023/09/22
Freytteren izena daraman elkarteak, ‘El Caso Freytter’ dokumentala ekoitzi du, Euskal Herriko zenbait administrazio, partikular eta gizarte-erakundek finantzatua.
Filmak paramilitarrek Kolonbiako buruzagi komunitarioen, akademiko kritikoen, sindikalisten eta giza eskubideen defendatzaileen aurka eragindako indarkeria analizatzen du.
Forum Subiranista
Alkartasuna Fundazioak parte hartu du Euskal Herriko, Països Catalans, Galizia eta Kanarietako, politika, sindikatu, eta kultura-arloetako fundazio eta elkarteekin batera, ezkerreko subiranotasunaren prestakuntza-erronkei buruzko eztabaidan
Bartzelona. 2023/09/09-10
Era berean, nazioarteko elkartasunaren arloan, Herrien Eskubide Kolektiboen Deklarazio Unibertsalaren 25. urteurrena ospatzeko Ciemenek antolatutako ekitaldian izan gara.
Euskera
Alkartasuna Fundazioak bat egiten du #AldatuGidoia kanpainarekin
2023/09/07
Kultura eta ikus-entzunezko politikak errotik aldatzeko eta euskarari bere lekua emateko garaia da.
Aldatu Gidoia euskararen alde!
Euskara zabaltzea nahi baldin badugu, euskarazko, euskaratik eta euskarara zuzendua egongo den telebista eta irratia ezinbesteko zaigulako!. Iria Epalza / Alkartasuna Fundazioa
Subiranotasuna eta hizkuntza eskubideak
Subiranotasunaren eta euskararen defentsa, Eusko Alkartasunaren 37. urteurrenean ere egindako aldarrikapenak
Gasteiz 2023/09/04
Lorena Lopez de Lacalle, Alkartasuna Fundazioko presidenteak, eta Xebe Txoperena, Nafarroako parlamentariak, Europako erakundeetan hizkuntza-eskubideen erabateko erabilera aldarrikatu eta Nafarroan zonifikazioarekin bukatzea eskatu zuten.
Era berean, Idurre Bideguren senatariak eta Lore Martinez Axpe, euskal parlamentariak, Euskal Herriko subiranotasuna gauzatzeko lurralde-ereduari eta nazioaniztasunari buruzko eztabaidari ekiteko unea dela adierazi zuten.
Bideoak:
Forum Subiranista
2023-2024 hauteskunde zikloaren analisia izan da Forum Subiranistaren eztabaidagai nagusia ekainaren 30tik uztailaren 1era arte Kanarietan egin duen bileran
Alkartasuna Fundazioak ezker subiranistako 20 fundazio eta elkarte biltzen dituen foro honen topaketan parte hartu du
2023/07/03
Ekainaren 30ean, ostirala, Forum Subiranista Kanariar Uharteetan aurkeztu dela eta, ezkerreko indar subiranisten arteko hausnarketa gune eta topagune honek, Alkartasuna Fundazioa foro honen sortzaileetako bat delarik, udal, autonomiko eta hauteskunde orokorren ostean irekitzen den hauteskunde ziklo berriaren testuinguru politikoari buruz eztabaidatu du.
Jardunaldiak ostiralean hasi dira, ‘Centro de Estudios Sociales Franchy Roca’n Las Palmaseko, Floren Aoiz lehendakariordeak, Luci Rodriguez Kanariar Uharteetako Intersindikalaren koordinatzaileak eta Vicente Quintana Ahora Canariaseko Koordinatzaile Nazionalak egin duten foroaren aurkezpenarekin. Horrela, Kanariar Uharteetako subiranismo ezkertiarrarak nazio eraikuntzan eta uharteen bizi-baldintzak hobetzeko dituen aldarrikapenak jakin ahal izan dugu.
Iritzia


Links
- Jarrai gaitzazu YOUTUBEn!
- Eusko Alkartasuna
- Gazte Abertzaleak
- Imagination. 100 years of visual political communication on self determination
- Fundazio politikoen gardentasun-rankinga / Ranking de fundaciones
- EAren dokumentazioa artxiboan/ Documentación de EA en el archivo: www.sanchoelsabio.eus
- Draft proposal by Eusko Alkartasuna to expedite a sovereign agreement favouring the independence of Euskal Herria